SCIENCEKAITZA 2019n PARTE HARTUTAKO HIZLARI OSPETSUAK

JOHN CLEESE

MONTY PHYTON

John Cleese mundu osoan da ezaguna, MONTY PYTHON taldearen sortzaileetako bat izan baitzen, eta horrez gain, “BRIANEN BIZITZA” filmean eta beste batzuetan parte hartzeagatik: “El Circo Volador de Monty Python”, Fawlty Towers seriea, “Monty Python y el Santo Grial” eta “Wanda izeneko arraina”, besteak beste.

GEORGE F. SMOOT

PREMIO NOBEL DE FÍSICA

George F. SmootI Fisikako Nobel Saria eman zioten 2006an, John C. Matherrekin batera, mikrouhinen hondo erradiazioaz COBE satelite artifizialaren bidez egindako azterlanagatik. Frogatu zuen, Big Bang leherketa gertatu eta berehala bazirela irregulartasunak unibertsoan eta irregulartasun horiek, hain zuzen, galaxiak osatzeko haziak izan zirela.

MARÍA BLANCO

ACADÉMICA E INVESTIGADORA DEL SINAI

María Blanco Prieto Nafarroako Unibertsitateko Farmazia eta Nutrizio Fakultateko katedraduna da. Farmazian lizentziaduna da Santiago de Compostelako Unibertsitatean eta doktorea Frantziako “Paris-Sud” Unibertsitatean. Doktoregoaren ondotik, doktorego ondoko egonaldi bat egin zuen ETH ospetsuan, hau da, Zuricheko Eskola Politekniko Federalean (Suitza).

CARLOS MAGDALENA

EL MESÍAS DE LAS PLANTAS

Bere buruaz esaten du bere gorputzeko molekula bakoitzean gordea dagoela galzorian dauden landareak kontserbatzeko grina. Beste zientifiko batzuek ezinezkotzat jotzen zuten huraxe lortu du botanikari espainiar horrek.

LUIS PIEDRAHITA, ZEREMONIA-MAISU

Luis Piedrahitak bigarrenez aurkeztu zuen II. SciencEkaitza Sari Zientifikoak banatzeko gala. Interes handia du gai zientifikoetan eta lotura ona Sciencekaitzako publikoarekin; horrenbestez, bi gauza horiek funtsezkoak izan ziren berriz ere umoregile eta mago ilusionista hori gure galara ekartzeko.

SCIENCEKAITZA SARIAK

Galan, sari hauek eman ziren:

  • 4 akzesit, bat espezializazio adimentsuko alor bakoitzeko, sektore bakoitzean garatzeko ahalmen handiena duten proposamen gisa aitortuak. Automozioa eta Mekatronika, Osasuna, Elika Katea, eta Energia Berrzitagarriak eta baliabideak.
  • Ikus-entzunezko Komunikazioaren Akzesit 1, ikus-entzunezko proposamen onenari zientzia zabaltzeko, bere proiektuaren ideia eta balioak gizarteari transmititzeko potentzialik handiena erakusten duen hautagaitzarentzat.
  • SciencEkaitza Saria, Nafarroako ekonomia eta gizartea eraldatzeko eragin handiena izan dezakeen proposamenarentzat.
  • Publikoaren saria. Publikoak, webean botoa emanez, bere ikerketa-proiekturik gogokoena hautatu zuen.